BERASALUZE VIII.AREN ERAKUSTALDIA LIZARRAN

Gazteleraz esaten den eran “la niña bonita” tanto kopurua, hots 15, lortu ditu Berasaluze VIII.ak Lizarran jokaturiko partida politan Olaizola II.a eta Begino 22-19 menderatuz.
Berrizko pilotariak aurreneko koadroetan aritzeko duen trebetasun aparta erakutsi du eta aurkaria erabat txikitu egin du.
Olaizola II.ak ez du inolaz ere hasiera ona egin, ez defentsan ezta erasoan ere, eta azken txanpan bere burua zuzendu duen arren, ez du Pabloren azken kolpe erabakigarria ekiditzea lortzerik izan.
Beginok partida on bat jokatu du.

Orain dela hiru hilabete eskuin belaunean zuen lesioa gaindituta Iñigo Leiza berriro kantxaratu da eta nahiz eta hasieran ondo moldatu, Lemoako pilotariak nahi zuen bezala ez du bere burua aurkitu partiduaren bukaeran.

2019-03-22

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store