PABLOREN ERAKUSTALDI APARTA TOLOSAN

Gaur Tolosako Beotibarren Mtz. de Irujo eta Merino II.a 18-22 emaitzaz gainditu eta gero, Berasaluze VIII.ak eta Apraizek finalaurrekoetan sartzeko aukerari eusten diote eta gauza bera lortzeko zaildu diete gorriei.

Hasieran partidua orekatuta suertatu da eta gorriek erraz irabaziko zutela zirudien, izan ere Mtz. de Irujoren erasoaldiak maiz azaltzen ari ziren eta Apraizek ez zen bere ohiko maila egiten ari.
Baina Asegarcekoek ez dute amore eman eta eutsi egin diote partiduari.
Azken txanpan Berasaluze VIII.ak izugarrizko erakustaldia egin du 7-0 partziala lortuz eta horrekin batera garaipena. Berrizko aurrelariak gantxo eta dejada sorta bikain bat eskaini die Beotibar bete duten pilotazaleei.

Sailkapena

Azken partidu hau jokatu eta gero, Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalaurdenetako ligako sailkapena honela dago:
ikusteko zapaldu hemen.

PABLOREN ERAKUSTALDI APARTA TOLOSAN

2019/03/22

Azken albisteak

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest jaialdien edizio berri bat hartuko du

2025/11/04

Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest jaialdien edizio berri bat hartuko du

Binakako 2026 Txapelketako partidak, musika, jokoak eta zozketak zaleen artean lau ostiraletan.

Senar eta Amiano, 4 1/2 Serie B Txapelketako finalistak

2025/11/03

Senar eta Amiano, 4 1/2 Serie B Txapelketako finalistak

Senarrek 22-6 gainditu du Murua bigarren finalerdian, eta ataundarrak Amiano izango du aurkari larunbatean Irunen jokatuko duten finalean.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store