OLAIZOLA II.A ETA BEGINO FINALERDIETAN DAUDE JADA

Olaizola II.ak eta Beginok Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalerdietarako pasea lortu dute gaur Titin III.a eta Beroiz 11-22 emaitzaz irabazita Labriten jokatutako partiduan.

Gorriek abantaia galanta lortu dute hasieran Titin III.aren errematei esker eta 5-0 jarri dira markagailuan.
Ondoren urdinak gauzak behar bezala egiten hasi dira batez ere Beginoren hobekuntzagatik eta oreka etorri da. 6-2rarte Beginok gora bidali dituen pilotakadak izan arren, Auzatarrak publikoak txalotu dituen bi errebote lortu ditu.
Beraren nagusitasuna dela eta Aimarrek bere erremate bikainak egiteari ekin dizkio 11 tanto lortuz.
Azken txanpan goizuetarrak egin duen erakustaldiak eta gorrien akatsek garaipena eman diote Asegarceko bikoteari.

Porrot duina Genikan

Bestalde, Gernikako Santanape pilotalekuan Saralegik eta Apraizek nahiz eta 22-15 galdu lana eman diote Aspeko bikoteari.
12-10erarte partiduaren norabidea ez zegoen bat ere garbi, izan ere Saralegiren erremate sortak min handia egin diete gorriei.
Baina hortik aurrera Sebastianek eta Aritzek kantxan bere nagusitasuna jartzen hasi dira eta 18-11 ipini dute markadorean garaipenerako bidea zabalduz.

Garaipen honekin Gonzalez eta Laskurain finalaurrekoetan daude eta Bengoetxea VI.a eta Albisu ere izango lirateke bihar Xala eta Barriolaren aurkako partiduan 10 tanto egingo balituzte.

clasificación

2019-03-22

Ultimas Noticias

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026-03-27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store