Asegarcekoak diren Mikel Olaetxeak eta Jon Ander Albisuk BBK Binakako Promozio txapeldunak izendatu dituzte beren buruak gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan Gorka eta Merino I.a 22-16 menderatu ostean. Finalak aparteko giroa eduki du, izan ere lau pilotarien zale mordo bat etorri da frontoi gipuzkoarrera.
Partiduko protagonista Olaetxea izan da. Lizartzako aurrelariak 14 tantu gauzatu ditu horietatik 6 gantxoz, pilotazaleak beren eserlekuetatik altzarazi dituztenak hain zuzen ere. Gorriek hasiera bikaina egin dute 6-0 markadorean jarriz baina urdinek apurka apurka murriztu dute aldea eta 9-5 eta 14-13 ere lortu dute.
Hala eta guztiz ere, Mikelek zein Jon Anderrek ez dute martxa moteldu eta azken txanpan Olaetxeak egindako tantuak eta Gorkaren hutsek txapelak eman arazi dizkiote Asegarceko pilotariei.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA