Asier Olaizola eta Mikel idoate Labrit pilotalekuan egon dira eguerdiz datorren larunbatean 17:30 etatik aurrera hasiko den jaialdian jokatuko duten EPELen Eskuz Banakako txapelketako final laurdenetako pilotak ahautatzen. Esan behar da neurketa NITROko FRONTON programak zuzenean eskeiniko duela.
Ekitaldia bukatu orduko asegarce.com goizuetarrarekin harremanetan jarri da eta hau da partiduaz esan diguna.
“3 hilabete eman ditut programazioetan sartuta ez nagoela eta nahiz ez azken hiru astetan 5 entrenamendu egin logikoa da buruz buruko partidu baterako behar den mailan ez izatea. Idoate errekurtso askoko pilotaria da: bi esku onak ditu, airez aritu ezkero defensan zein erasoan ekin diezaioke, pilotakada luzea badu eta bizkorra da. Gainera 4 partidu jokatzeak konfidanza hartu izango omen du.
Olaizola I.a: 104,9 eta 104,5 g. Idoate: 105,1 eta 106,7 g. .
Orduñan ere bai
Lemunok eta Jaunarenak ere pilota aukeraketa burutu dute Urduñan ostiralean jokatuko duten Eskuz Banakako Promozio Txapelketako final laurdenetakoei dagozkion pilotak hautatzeko. Angeluko pilotariak 105,6 eta 105,4 gramoko pilotak bereiztu ditu aurkariak 104,8 eta 104,7 gramokoak aukeratu dituen bitartean.
2019/03/22
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA