IKUSKIZUNA FINALEKO BIDEAN

Berasaluze VIII.a eta Begino Bilboko Aste Nagusia torneoko finalera sailkatu dira gaur Bizkaia pilotalekuan Mtz. de Irujo eta Laskurain 22-14 menderatu eta gero. Partidu ederra izan da eta bildu den 1.600 pilotzaleek inguru ondo baino hobeto dastatu dute.

Aurrealdean Mtz. de Irujok eta Berasaluze VIII.ak erakutsi duten borrokaldia bikaina izan da eta bien artean 15 tanto egin dituzte jokoan. Lehia horretan Pablo atera da irabazle, izan ere bera izan da opari gutxien egin dituena, biren bat edo.

Atzean Begino Laskurain baino gehiago izan da nahiz eta partiduaren erdialdean beheraldia eduki.
Azken tantoa nabarmentzekoa suertatu da; Beginok izugarrizko pilotakada 9 1/2 rarte bota du eta Laskurain ahal duen moduan eraman du baina bigarren koadrotik frontoiko publikoa altzarazi duen pilota geratze bat egin du Pablok.

IKUSKIZUNA FINALEKO BIDEAN

2019/03/22

Azken albisteak

Senarrek 4 1/2 Serie B 2025 Txapelketa irabazi du

2025/11/08

Senarrek 4 1/2 Serie B 2025 Txapelketa irabazi du

Ataungoak 22-15 gainditu du Amiano Irungo Uranzu pilotalekuan, eta 4 1/2 Serie Bko txapela jantzi du.

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store