FINALAURDENETARAKO FRONTOIAK ETA EGUNAK

EPELen lau t´Erdiko Txapelketako final laurdenetako pilotalekuak eta egunak zehaztuta daude jadanik.

Barriola eta Retegi BIren arteko lehia ostiralean izango da Beasainen eta pilota bereizketa asteazkenean 16:00 etan gauzatuko da.

Olaizola II.ak eta Gonzalezek elkarren aurka jokatuko dute larunbatean Iruñean. Pilota hautaketa ostegunean 11:30 etan egingo da. Partidu hau Nitroko FRONTON programan zuzenean (18:00 etan)eskeiniko da hala nola interneten hemen zapaldu.

Xala eta Titin III.a aurrez aurre arituko dira igandean Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Pilota aukeraketa ostegunean 16:00 etan izango da.

Eta azkenik Bengoetxea VI.ak eta Mtz. de Irujok indarrak neurtuko dituzte igandean Eibarko astelena pilotalekuan. Bi pilotariek azteazkenean 11:30 etan bat izango dute hitzordua saskiarekin.

FINALAURDENETARAKO FRONTOIAK ETA EGUNAK

2019/03/22

Azken albisteak

Amiano-Eskiroz Binakako Serie B Txapelketaren finalerdien atarian geratu dira

2026/02/21

Amiano-Eskirozek 22-12 galdu dute Salaberria-Gaskueren aurka gaur Azkoitian jokatu duten Binakako Serie B Txapelketako azken playoffean.

Jaka-Iztueta eta Zabala-Martija finalerdietarako azken txartela lortzen saiatuko dira

2026/02/21

Jaka-Iztueta eta Zabala-Martija finalerdietarako azken txartela lortzen saiatuko dira

Jaka-Iztuetak 22-15 gainditu dituzte Larrazabal-Landa Amorebieta-Etxanon jokatu duten bosgarren eta seigarren postuen arteko playoffean. Igandean Zabala-Martijarekin neurtuko dituzte indarrak finalerdietarako txartela lortzeko.

Altuna III-Ezkurdia Binakako Txapelketako finalerdietan izango dira

2026/02/19

Altuna III-Ezkurdia Binakako Txapelketako finalerdietan izango dira

Altuna III-Ezkurdiak 22-12 gainditu dituzte Zabala-Martija Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean eta finalerdietarako sailkatu dira.

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/18

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Eguerdiko 14:00etan jarri dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store