Aimar Olaizolak EPELen Lau t´Erdiko Txapelketako finalerdietako ligaxkan sartzeko pasea eskuratu du gaur Iruñeko Labriten Gonzalez (22-15) irabazi ostean.
Abiadura handiko partidua suertatu da eta Aimarrek lortutako 5 sakeek ere bere garrantzia izan dute emaitzari begira. Ohi denez distantzian aire joko asko egon da eta bi pilotariek gantxo, bolea eta antzeko jokaldiak egin dituzte. Hala ere nahiz eta era horretan gehiago jokatu, Gonzalezek 7 huts egin ditu.
Aimar 2-7 egon da markagailuan baina gauzatutako 4 sake, tanto batzuk eta aurkariaren akats direla medio, ez du nagusitasuna galdu eta garaipena lortu du.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA