OLAIZOLA II.AK LAU T’ ERDIKO FINALAK JOKATUKO DU BARRIOLA MENDERATUTA

Aimar Olaizolak EPELen Lau t´Erdiko Txapelketako Finala jokatuko du Mtz. de Irujoren aurka, gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokaturiko finalerdietako ligaxkako azken partiduan Abel Barriola (18-22) menderatu ostean.

Emozioz beteriko partidua izan da eta nahiz eta huts batzuk egon, jokaldi ederrak ere gauzatu dira. Hutsek kalte gehiago egin diote Barriolari, izan ere Leitzako atzelariak 7 egin ditu, eta Aimarrek berriz, 4 eta sake-falta bat.

Goizuetako pilotariak 11 tanto lortu ditu jokalditan eta berriro ere bere defentsarako dituen dohaiak erakutsi ditu. Gainera Barriolaren sake zitalei erresterakoan fin ibili da.

Abel sarritan joan da erasora airez eta 12 tantu gauzatu ditu.

3.000 pilotazale bildu dira Bizkaia pilotalekuan.

Lemunok Promozioko finalerako sailkatuta

Stephan Lemunok BBK Promoziozko Lau t´Erdiko finala jokatuko du gaur Bizkaia pilotalekuan Ongayren aurkako partiduan, nahiz eta galdu, gutxienez 16 tanto lortu ondoren.

Gauzak zaildu zaizkio Iparraldeko pilotariari, izan ere (11-15) irabazten izatetik (15-20) galtzen jarri da. Asko sufrituz 16 tanto erabakigarriak lortu ditu eta Mendizabal III.aren aurka jokatuko du finalean.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store