BAZKARIA BELOKIREN OMENEZ

Asegarce Enpresak bazkari berezi bat eskaini dio Ruben Belokiri gaur Karlos Arguiñanoren K5 Txakolina upeltegian lagun asko alboan izan dituela.

Gehien bat berarekin batera txapeldun izandakoak eta bere ibilbide profesionalarekin bat egin duten pilotariak egon dira eta horien artean hauek dira; Jose Angel Balanza “Gorostiza”, berarekin batera 1992ko Bartzelonako Joku Olinpikoetan Urrezko domina lortu zuena, Julian Retegi, Fernando Arretxe, Errandonea, Patxi Eugi, Oinatz Bengoetxea, Miguel Capellán, Koka, eta Unanue (botileroa).

Burlatako atzelariak 19 urte eman ditu Asegarcen eta hasi zenetik izugarrizko kirol dohaiak ezezik gizaki moduan apartekoa izan da.
Hau dela eta, Asegarceren izenean Karlos Arguiñanok makila bat opari dio enpresan utzitako itzala azpimarratuz.

Pilota aukeraketa egin dute Tolosan

Stphan Lemunok eta Aitor Mendizabalek bat egin dute Tolosako Beotibar pilotalekuan, larunbat honetan jokatuko duten BBK Promozioko Lau t´Erdiko txapelketako finalerako pilotak aukeratzeko.

Angeluko pilotariak 105,2 eta 105,9 gramoko pilotak aukeratu ditu eta Antzuolarrak berriz 105,2 eta 106,4koak bereiztu ditu.

BAZKARIA BELOKIREN OMENEZ

2019/03/22

Azken albisteak

Morgaetxebarriak Aranguren ordezkatuko du San Mateo Torneoan

2025/09/16

Morgaetxebarriak Aranguren ordezkatuko du San Mateo Torneoan

Arangurenek lesio bat du ezker sorbaldan, eta Morgaetxebarriak ordezkatuko du Logroñoko San Mateo Torneoan.

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

2025/09/14

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

Zabala-Mariezkurrena II.ak 22-15 gainditu dituzte Altuna III-Imaz Iruñeko Nafarroa Arenan.

Dario-Eskirozek irabazi dute 2025eko CaixaBank Serie B Mastersa

2025/09/13

Dario-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte P.Etxeberria-Morgaetxebarria Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Zabala-Mariezkurrena II.a eta Altuna III-Imaz CaixaBank Masterseko finalerako sailkatu ditu

Bi bikoteek Elordi-Albisu eta Jaka-Zabaleta gainditu dituzte finalerdietan, eta igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store