Zazpigarren jardunaldiari dagozkion partiduak eta egunak, finkatuta daude dagoeneko. Honela izango da.
Idiazabalen, ostiralean 18:30 etan Berasaluze VIII.a-Albisu Vs. Mtz. de Irujo Barriola. Aukeraketa: asteazkenean, 16:00 etan.
Iruñean, larunbatean 17:15etan. Olaizola II.a-Beroiz Vs. Aritz Lasa-Zubieta. Aukeraketa: asteazkenean, 11:30etan.
Logroñon, igandean 17:00 etan, Titin III.a-Merino II.a Vs. Arretxe II.a-Begino. Aukeraketa: ostegunean, 11:30etan.
Gernikan, igandean 17:00etan, Xala-Laskurain Vs. Bengoetxea VI.a-Apraiz. Aukeraketa: ostegunean, 16:00etan.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA