14 pilotari txapelarik desieratuenaren bila

Iparraldeko Zuzendari Exekutiboa denJuan Jose Muguruza buru zela, Eskuz Banakako Txapelketako aurkezpena gauzatu da goizean Bilboko La Caixako egoitza nagusian.

Bertan, buruz buruko txapelaren bila arituko diren hamalau pilotari egon dira eta enpresa bakoitzeko ordezkariak hauek dira:
Asegarceren partetik: Olaizola II.a, Bengoetxea VI.a, Olaizola I.a, Urrutikoetxea, Beroiz, Albisu eta Olaetxea, eta Aspeko pilotariak hauexek dira; Xala, Idoate, Mtz. de Irujo, Retegi BI, Gonzalez, Merino II.a eta Barriola.
Txapelketa, kanporaketen bidez jokatuko da maiatzaren 6an hasiko diren final hamaseirenetan , finalaurrekoak ere, sistema berbera erabiliko da eta finala ekainaren 17an izango da.

Atzeratzeko epea, asko jota, uztailaren 1ean bukatuko da. 

Behin zozketak eginda, horrela geratu da txapelketako koadroa:

A taldea: Barriola-Beroiz; irabazlea Irujoren aurka, eta partida horretako irabazlea Xalaren aurka.
B taldea: Begino-Arretxe II.a partidako irabazlea Zubietaren, Aritz Lasaren edo Ezkurdiaren aurka; irabazlea Olaizola I.aren aurka; eta partida horretako irabazlea Idoateren aurka.
C taldea: Urrutikoetxea-Gonzalez; irabazlea Merino II.aren kontra; eta horren irabazlea Bengoetxea VI.aren kontra.
D taldea: Olaetxea-Albisu; partida horretako irabazlea Retegi Bi-ren aurka; irabazlea Olaizola II.aren kontra.

(Argazkia, Deia)

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

2025/12/22

Jaka-Iztuetak garaipenarekin itxi dute 5. jardunaldia

Jaka-Iztuetak 22-21 irabazi diete Arrasaten P.Etxeberria-Rezustari, eta hirugarren puntua eskuratu dute.

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

2025/12/21

Laso-Albisuk lidergoa sendotu dute

Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Artola-Imazek garaipena lortu dute Donostian

2025/12/20

Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Oharra EPEL – Biharko Lekeition aurreikusitako jaialdia Gernikako Santanape pilotalekuan egingo da

Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store