Txapeldunak galoiak erakutsi ditu

Neurketa gogorra, erritmo handikoa, eta goi mailako jokaldiez josita izan da. Bi pilotariak jo eta su aritu behar izan dira erremateak egiterako orduan eta, biak alderatuta, Oinatz suertatu da kaltetuena, izan ere, azken txanpan, goizuetarra erraz menperatu du aurkaria.

Nahiz eta Aimar hasieran nagusitu, (10-3) Bengoetxea VI.ak ez du amore eman eta 10-8ra arte murriztu du abantaia, jarraian egindako hiru dejadei esker, baita gantxoren bat ere tartean izan dela.

Azkenean, garaipena eta puntua Olaizola II.arentzat eta sailkatzeko beste bi aukera Bengoetxea VI.arentzat.

Datuak:
259 pilotakadak
46 min.
Olaizola II.a: 2 sake eta falta bat, 10 tanto.
Bengoetxea VI.a: sake bat, 11 tanto.
3-0 6-3 10-3 10-8 13-10 15-10 17-11 18-13 22-13

Beste alde, Promozioko Lau eta Erdiko neurketan, Lemunok 16-22 galdu egin du Jaunarenaren aurrean eta lehiaketatik at geratu da.

Ezkarain, Untoriak 18-22 irabazi du Gorka eta bere bigarren puntua lortu du Promozioko final-laurdenetako ligaxkan.

Txapeldunak galoiak erakutsi ditu

2019-03-22

Azken albisteak

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

2026-04-04

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

Peña II.ak 22-20 irabazi dio P.Etxeberriari Zarautzen eta final-laurdenetako ligarako sailkatu da. Bakaikoak 22-5 galdu du Zabalaren aurka Logroñon eta txapelketatik kanpo geratu da. Serie Bn Zubizarreta III.a eta Alberdi II.a sailkatu dira.

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

2026-04-03

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

Dariok 22-6 irabazi dio Elordiri Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen hasieran, eta hurrengo fasean izango da. Serie B Txapelketan, Eskirozek 22-13 galdu du Rekalderen aurka.

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store