Berasaluze II.a Bartzelonan berragertuko da

Binakako finalean ezkerreko Aquiles tendoian lesionatu zenetik bost hilabete pasa du Berasaluze II.ak kantxak zapaldu ezinik.
Serio aritu da Berrizko pilotaria sendatze prozesuan eta azkenean, larunbat honetan Ciutat de Barcelona Nitro III. Torneoaren finalean jokatuko du Albisurekin batera, Bengoetxea VI.a eta Beginoren aurka titulua eskuratzeko asmoz.

Partida, Nitroko FRONTON programak arratsaldeko seiretatik aurrera eskainiko du zuzenean.

Printzipioz Olaizola II.a zegoen iragarrita baina irailaren 16an Bermeoko jaialdian ezker bicepsean hartu zuen minagatik, Goizuetako pilotariak ezin du oraindik jokatu.

Nabarmendu behar da, hilaren 8an, Agurainen ere lehiatuko dela Pablo, bertan, berriro Albisurekin batera –binakako finalean izan zuen bikotekidea- Bengoetxea VI.a eta Beroizen aurka jokatuko du

2019/03/22

Azken albisteak

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

2025/11/13

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Martxel Iztueta akordio batera iritsi dira eta beste bi urtez luzatu dute kontratua.

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

2025/11/12

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan, Bilboko Bizkaia Frontoian.

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

2025/11/11

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

Azaroaren 21ean hasiko den 2026ko Binakako Txapelketaren lehen itzuliaren datak eta tokiak zehaztuta daude. Beasainek, Logroñok, Agoitzek eta Tolosak hartuko dituzte 1. jardunaldiko jaialdiak.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua

2025/11/09

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store