Bengoetxea VI.ak eta Idoatek igandeko partidarako pilotak aukeratu dituzte

Asegarce.com bi pilotariekin mintzo da eta hauek dira beraien adierazpenak.

-Bengoetxea VI.a
“Gustura geratu naiz pilotekin, nireak azkarragoak dira eta berarenak ondo daude. Ez da ezustekorik izan.
Partida gogorra izanen da. Mikelek azken urte hauetan garbi erakutsi du buruz buruko neurketetan goi-mailako pilotaria dela.
Puntu ahulik ez dago; egun, pilotariek oso ondo ezagutzen dugu elkar eta ez dago inongo sekreturik”

-Idoate
“Ez da inolako eragozpenik izan materialarekin. Nik hartutako pilotak frontisetik ondo ateratzen direnetakoak dira eta gainera, behetik ongi egiten dute irrist.
Partida zaila da oso. Oinatz buruz buruko izandakoa da, baita bi aldiz Nafarroako Lau eta Erdiko txapeldun ere.
Bera da faboritoa baina ni gailentzen saiatuko naiz nire armekin eta, jakina, garaipena nire aldera etor daiteke.

Leitzako pilotariak 104,3 gramo pisatu duten bi pilota hautatu ditu eta Txantreako aurrelariak aldiz, 104,7 y 105,6koak bereiztu ditu.

2019/03/22

Azken albisteak

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

2026/03/17

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

Nafarroa Arenako finalak Binakako Txapelketari amaiera emango dio Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia bikoteen arteko neurketarekin.

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

2026/03/15

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

Laso-Albisuk Elordi-Zabaletari irabazi diete Logroñon eta Nafarroa Arenako finalerako txartela lortu dute.

Jaka-Iztuetak porrotarekin itxi dute Binakako Txapelketa

2026/03/14

Jaka-Iztuetak 22-7 galdu dute Dario-Ezkurdiaren aurka Tolosako Beotibarren, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako hirugarren eta azken jardunaldian.

Peña II-Salaverri II.ak eta Murua-Gabirondok jokatuko dute Binakako Serie B Txapelketako finala

Peña II-Landak 22-10 irabazi diete Dario-Lozari, eta Murua-Gabirondok 22-2 gainditu dituzte Salaberria-Gaskue finalerdietako azken jardunaldian

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store