ZILARREZKO LAU T´ERDIKOA ZEANURIN

Andoni Eguskizak Zeanurin jokatuko dau Retegi BIren kontrako Asegarceko bigarren mailako lau t´erdiko txapelketako bere bigarren finalaurreko partidua. Zornotzako pilotariak Beloki II.a 22 eta 16 garaitu eban estraineko partidan eta Julen Retegiri aurre egin beharko deutso azken honek Arretxe II.a eta Beloki II.a mendean hartu dauzalarik.
Andonik partidua gogorra izango dala badaki “partidua gogorra eta luzea izango da. Retegi BIk buena asko egiten dauz eta bi esku onak ditu, batez be ezkerra ederto manejatzen dauana. Gainera sakeakaz min handia egin daike. Ahalegingo naiz jokaldi horrekin kalte gitxi hartzen”.
Arratiako pilotariak gustora dabilela dino eta etxean moduan jokatuko dauala ” Zeanurin jokatzea abantaia txiki bat izango da, ze herriko jendea etorriko da eta ni animoak emoten egongo da”.

ZILARREZKO LAU T´ERDIKOA ZEANURIN

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store