Vianak eta Hondarribiak CaixaBank Masterseko finalerdiak hartuko dituzte asteburu honetan

Bihar Vianan, eta igandean Hondarribian, erabakiko da zein bikotek jokatuko duten CaixaBank Masterseko finala irailaren 17an Gasteizko Ogeta pilotalekuan.

Larunbat honetan, 17:30ean Vianan hasiko den jaialdian, Elezkano II-Mariezkurrena II eta Olaizola II-Zabaleta izango dira aurrez aurre. Zaratamoko aurrelariak eta Berriozarko atzelariak playoffetako partida gainditu eta aurrera egitea lortu dute, eta bikote nafarra zuzenean sailkatu zen finalerdietara sailkapen liga bigarren postuan bukatu ostean.

Igandean, 17:00etatik aurrera, Jokin Altuna buruz buruko txapelduna eta Aitor Aranguren, Peña II-Rezusta, sailkapen ligako bikote indartsuenari irabazten saiatuko dira Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan.

Lau bikote, CaixaBank Masterseko finalerako bi txartelen bila.

2021-09-10

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store