Urrutikoetxea eta Iza, Promozio Binakakoaren finalerdietara sailkatu dira

Mikel Urrutikoetxeak eta Iñaki Izak Promozio Binakako Txapelketaren finalerdietarako txartela lortu dute gaur, Tolosan, Mendizabal III.a eta L. Galarzaren aurkako partidan 8-22 –Otxandorenak zornotzarraren tokia bete du-, irabazi ostean. Asegarceko bikotea erraz hasi da eta 7-16 egon da markadorean baina, L.Galarzak pilota baztertzen asmatuz eta gorriek puntua lortzeko izan duten presioak, eragin du 13-16ra Aspekoen hurbildu izana. 17na eta 20na ere azaldu dira, baina azkenean Urrutikoetxeak eta Otxandorenak lortu dute garaipena.

Arretxe II.a eta Beginoren garaipena Tolosan

Euskadi Goza ezazu EPELn Binakako Txapelketaren partidan, Arretxe II.a eta Begino Gonzalez eta Pascualen gainetik pasa dira eta 8-22 menderatu dituzte. Partidako protagonista, Begino izan da, izan ere, auzarrak une oro bizkarra erakutsi dio Pascuali.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store