Uriondok larunbatean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Gizaburuagako atzelariak, larunbat honetan egingo du debuta profesionaletan. Elezkano II.a lagun duela, Zubizarreta III-Ladis Galarzaren aurka jokatuko du Gernikako Santanape frontoian.

Endika Uriondok Lekeitioko Akarregi pilota elkartean jo zituen bere aurreneko pilotakadak, 11-12 urterekin Lea Ibarra Motrollo pilota elkartera joan artean. Afizionatuetan garaipen ugari lortu ditu Uriondok. Aurten, Lezamako eta Elgoibarko Txapelketak irabazi ditu eta afizionatu mailako txapelketa garrantzitsuenetako final guztietan izan da. Orain, profesionaletan debuta egingo du Baiko Pilotarekin.
Larunbateko Gernikako pilota jaialdia, arratsaldeko 17:30ean hasiko da Elordi-O.Etxebarria eta Zabala-Untoriaren arteko partidarekin.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko EntradasFronton web orrialdean.

2020-10-06

Azken albisteak

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

2026-06-01

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Aitor Aranguren akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

2026-05-27

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

Artolarentzat bere bigarren buruz buruko finala izango da, eta Dariorentzat bere lehenengo final handia.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store