Unai Alberdik urtarrilaren 21ean egingo du debuta Azpeitian



Alberdi II.ak urtarrilaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin Azpeitian. Ilunpe pilota taldean hazitakoa, Unai Alberdik bere jaioterriko Izarraitz pilotalekuan debutatuko du profesional gisa.


Aurrelari gazteak Aretxabaletarekin batera jokatuko du Bengoetxea VI.aren eta Uriondoren aurka.



Azpeitiko pilota jaialdia 22:00etan hasiko da Alberdi II.aren debuteko partidarekin eta ondoren Binakako Txapelketako Urrutikoetxea-Aranguren vs Jaka-Mariezkurrena II norgehiagoka izango da jokoan.

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko EntradasFronton web orrialdean.

Unai Alberdik urtarrilaren 21ean egingo du debuta Azpeitian



2021-12-23

Alberdi II.ak urtarrilaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin Azpeitian. Ilunpe pilota taldean hazitakoa, Unai Alberdik bere jaioterriko Izarraitz pilotalekuan debutatuko du profesional gisa.


Aurrelari gazteak Aretxabaletarekin batera jokatuko du Bengoetxea VI.aren eta Uriondoren aurka.



Azpeitiko pilota jaialdia 22:00etan hasiko da Alberdi II.aren debuteko partidarekin eta ondoren Binakako Txapelketako Urrutikoetxea-Aranguren vs Jaka-Mariezkurrena II norgehiagoka izango da jokoan.

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko EntradasFronton web orrialdean.


Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store