Unai Alberdi errehabilitazioko azken fasean sartu da eta Tolosako Beotibar pilotalekuan arituko da ostiral honetan

Eskuin belaunean izan zuen aurreko lotailu gurutzatuaren hausturaren azken errehabilitazio fasean sartu ondoren, Alberdi II.a Tolosako Beotibar pilotalekuan arituko da ostiral honetan. Azpeitiko aurrelari gazteak uztailaren 11n hartu zuen min, Labriten, Imazekin batera Victor-Tolosaren aurka jokatutako partidan.

Abuztuaren 2an egindako ebakuntza kirurgikoaren ondoren, eta errehabilitazioaren lehen faseak gainditu eta gero, Alberdi II.ak frontoian ekingo dio azken faseari, eta ariketa leun espezifikoak egingo ditu. Bere lehenengo hitzordua ostiral honetan izango du Tolosako Beotibarren 11:15etik aurrera.

2023-02-16

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store