TXAPELKETAK BERRITASUNAK EKARRI DITU

2011Ko EPELen Eskuz Binakako “Euskadi Goza ezazu” Txapelketako aurkezpena Gasteizko Canciller Ayala Hotelean gauzatu da eta bertan parte hartuko duten 16 pilotarietaz aparte, enpresetako ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako Turismoko Sailburuordea den Pilar Zorrilla egon dira. Gobernuko ordekariak nola aurtengo edizioa Euskadi Goza ezazu kanpainak babesturik dagoela esan du.

Bikote partehartzailei dagokionez, honako hauek dira enpresa bakoitzeko:
Asperen aldetik: Mtz. de Irujo-Merino II.a, Titin III.a-Paskual, Gonzalez-Laskuain eta Xala-Barriola.
Asegarceko ordezkariak hauexek dira: Bengoetxea VI.a-Patxi Ruiz, Berasaluze VIII.a-Apraiz, Olaizola I.a-Beloki eta Olaizola II.a-Begino. Aipatu behar da lesioa gainditu zuenetik hau da Olaizola II.ak parte hartuko duen lehen txapelketa.

Lehiaketako sistimak berritasun bat ekarri du, izan ere,final laurdenetako ligako lehen itzulian hiru jardunaldi gehiago batu dituzte.
Liga honetan bi enpresetako bikoteen arteko partiduetaz aparte, enpresa bereko neurketek osatuko dituzten hiru jardunaldi gehiago jokatuko dira.

Bigarren itzulian denek gainerakoei aurre egingo die lau onenek finalaurrekoetako ligaxga jokatuko dutelarik.

Finala, apirilaren 17an zehatzeke den frontoi batetan.

TXAPELKETAK BERRITASUNAK EKARRI DITU

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store