TXAPELDUNAK SANFERMINETAKO TORNEOAN LEHEN ASALTOAN HUTS EGIN DU

Sanferminetako torneoko lehen aukera galdu dute Bengoetxea VI.ak eta Otxandorenak atzo Labrit pilotalekuan Mtz. de Irujo eta Pascualen aurrean 11-22 galdu ondoren.
Urdinak nagusitasun osoz azaldu ziren kantxan.
Atzean Pascualek garbi menderatu zuen Otxandorena eta gainera tantu batzu gauzatu zituen.
Oronoz-Mugairiko atzelariak ez du bere maila eman eta ez dio Mtz. de Irujori aire kendu. Honek huts gutxi egin zituen eta tantuen atalean aldiz mordoska bat sartu zuen patrikan. Bera izan zen onena.

Eskuz banaka txapeldunak ahal izan zuena egin zuen eta 6-12 an buelta emateko saiatu zen baina dagoeneko partida aldapa behera zegoen urdinentzat.
Emaitza honekin oso aukera gutxi dauka Asegarceko bikoteak finalean sartzeko.

Datuak:
47 min.
399 p.
Bengoetxea VI.a: sake bat.
Irujo: 4 sake.
0-2 1-4 3-10 6-12 7-14 8-17 11-22.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store