TXAPELDUNAK BANAKAKOAREN “AITITE”A DU AURKARI

Datorren astelehenean Iruñako Labrit pilotalekuan oso partida berezia jokatuko da. Egungo txapelduna den Olaizola II.ak Eskuz Banakakoan dagoen pilotarirk beteranoena den Patxi Eugiren kontra neurtuko ditu indarrak.

Aimar Olaizolak txapelketan bere estraineko norgehiagoka jokatuko du eta txapela defendatzen arituko da. Bestaldean eskarmentu handiko Agoizko aurrelaria izango dugu, izan ere, Eugik 1992urtean jokatu zuen banaka txapelketako lehen partida, Unanueri Labriten martxoaren 15ean 22 eta 6 irabazi ziona alegia. Eugik 31 partida jokatu ditu txapelketan horietatik 18 garaipen eta 13 porrot dauzkalarik. Txapeldunak 2000 urtean hasi zen txapelketan eta 19 neurketa jokatu ditu haietatik 12 irabazi eta 7 porrot egin dituelarik.

Heurek jokatu duten partidu bakarrean, hots, 2003ko apirilaren 19an Adarragan jokatutakoa, goizuetarrak eskuratu zuen garaipena 22 eta 9 emaitzaz.

2019-03-22

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store