TXAPELDUNAK APURTU EGITEN DU BERE ESTRENALDIAN ETA FINALAURREKOETARA PASA DA

Bengoetxea VI.ak Eskuz Banakako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Labrit pilotalekuan jokaturiko partiduan Patxi Ruiz 22-4 emaitzaz erabat zapalduta.

Txapeldunak partidu borobila gauzatu du eta bere jokuaren mota guztietako jokaldiak erakutsi ditu kanporaketa honetan; sake erremate, dejadak -zortzi sartu dizkio Lizarrako pilotariari- sotamanoak, botean ere txipaz aritu delarik.

Patxi Ruizek ezer gutxi egin ahal izan du dana atera zaion aurkariaren aurrean.
Finalaurrekoetan Gonzalez eta Mtz. de Irujoren arteko partiduaren irabazlearen kontra jokatu beharko du Txapeldunak.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store