TXAPELDUN BI AURREZ AURRE

Labrit pilotalekuan datorren larunbateko lau t´erdiko txapelketako finalaurreko ligaxkari dagokion Nagore vs. Olaizola II.a norgehiagoka modalitatearen bi maisuen lehia izango da, zalantzarik gabe. Bi pilotari nafarrek jakin badakite txapela buruan zer sentitzen den; Irurtzungoak hiru aldiz jantzi da sari preziatua eta Goizuetakoak ,berriz, behin eduki du bere eskuetan.
Sekulan jokatu ez den partida izango da ez txapelketan ezta norgehiagoka arruntetan ere jokatu.

Estadistika bikainak

Norberako estadistikak begiratuta Jorgek dauka eskarmentu handiena 1994tik baitarama lau t´erdiko partidu ofizialak jokatzen. Hamar urte horietan berrogeitamalau aldiz neurtu ditu indarrak hogeitamaika garaipen (% 70a) eta hamairu porrot lortu dituelarik.
Olaizola II.a aldiz 1998an hasi zen txapelketako partiduak jokatzen eta epe horretan hamazortzi norgehiagoketan parte hartu du hamabost garaipen (% 83a) eta hiru porrotaldi hartu duelarik.
Esan behar da lesioak direla medio Aimarrek bi denboralditan, 2001 eta 2003, ez duela parte hartzerik eduki.
Gaur Labrit pilotalekuan goizeko hamaika t´erdietan gauzatuko den pilota aukeraketan elkarri hurbiletik begiratzeko aukera izango dute bi protagonistek.

TXAPELDUN BI AURREZ AURRE

2019-03-22

Azken albisteak

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store