TITIN III.A ETA BEGINO, SAN MATEO TORNEOTIK KANPO

Titin III.a eta Begino San Mateo Torneoko kanpo geratu dira lehiaketako ligaxkan puntu bat ere lortu ez dutelako.
Ez pasa den igandean Bengoetxea VI.a eta Belokiren kontrako partiduan ez ta ere atzo Mtz. de Irujo eta Beroizen aurkakoan, azken honetan 22-20 galdu zuten eta.

Mtz. de Irujok onerako eta txarrerako maneiatu zuen neurketa. Iberoarrak tanto mordo bat lortu zuen arren huts asko bildu zituen bere zakuan.
Titin III.ak ez zuen behar bezala asmatu eta 2 tanto besterik ez zituen lortu.
Beroizek partidu ona jokatu zuen, Beginoren pilotakadei aurre egiteaz gain Irujok pilota onak uztzi zizkionean astinkada ederrak ere ematen zituen.
Begino ez zen erabat fresko eta ez zuen min handirik egin.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store