TENTSIO ITZELA ADARRAGAN

Hil ala biziko partidua zen eta hori nabaritu da kantxan. Bengoetxea VI.ak eta Patxi Ruizek beraientzat ezinbestekoa zen puntua lortu dute gaur Titin III.a eta Pascual (19-22) menderatu ostean Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Emaitza honen ondorioz 4 punturekin dago Asegarceko bikotea Euskadi Goza ezazu Binakako finalaurdenetako ligako sailkapeneko eta laugarren postuan dira.

Neurketak izugarrizko erritmoa izan du eta lau pilotariak primeran jokatu dute. Lauen artean Patxi Ruiz izan da distiratsuena; Lizarrako atzelariak aurkariek egotzi dioten zigorrari aurre egin dio eta gainera aurreko koadroetan ondo baino hobeto lagundu du Oinatz.

Aurre aldean erremateak non nahi egon dira eta Titin III.ak zein Bengoetxea VI.ak ez dute inongo armarik aldageletan utzi denetariko jokaldiak gauzatzeko eta publikoak disfrutarazteko. Bien artean 21 tanto batu dituzte jokalditan.

Pascualek zartako beldurgarri batzuk eman ditu Patxi Ruizi bere defentsarako errekurtso guztiak atearaziz.

Sailkapena

Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako bederatzigarren ihardunaldia ikusteko zapaldu hemen.

TENTSIO ITZELA ADARRAGAN

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store