TELECINCOK ZUZENEAN ESKEINUKO DU BIGARREN MAILAKO BINAKAKO FINALA

Telecincok launbat honetan arratsaldeko seiretatik aurrera Zornotzan Mendizabal-Ibai Zabalak eta Berasaluze IX.a-Urberuagak jokatuko duten bigarren mailako Binakako Finala eskainiko du zuzenean.
Bestalde, Berasaluze VIII-Beginok eta Xala-Zubietak jokatuko duten urreko partidua Vocento Telebisten kateen bidez zuzenean erretsansmitiko da 16:30etan.

Aukeraketa bukatu orduko asegarce.com Mendizabal eta Ibai Zabalareki mintzatu zen eta hauexek dira azaldu zigutena:

Zelan materialarekin?
“Gure pilotak politak dira, jokatzeko direnetakoak, frontoi honetarako egokiak. Beraienen artean bote xamarra duen bat dago baina orokorki onak dira”.

2005ko 2.mailako Binaka txapeldun, 2006ko 2. Mailako Lau eta Erdiko txapeldun. 2008ko Lau eta Erdiko txapeldunordea … ez da palmares makala.
“Nahiz eta bigarren mailan izan pilotari ahal dudana ematen diodala erakutsi dut”. Jakina, tituluen zerrenda handitzeko asmoa daukat”.

Zer moduz zure atzelari gaztearekin?
“Debutante izan arren oso ondo moldatzen ari da, lasaia ikusten dut eta gorantz doala agerian da”.

Nola egingo diozu eraso Berasaluze IX.ari?
“Asierrek bi esku onak ditu eta abiadura ematen dio pilotari. Dena den ezkerra pixka bat ahulagoa dauka eta hor egon daiteke zuloa. Gainera guk Urberuagari zigortzen ekingo diogu”.

Non izan daiteke partiduaren gakoa?
Final guztietan bezala, nerbioek eragin izango dute. Gure jokua egiten badugu garaipena lor dezakegu, hots, Asierri airea kendu eta Ibaik Urberuaga garai dezan.

Bi partidu, bi garaipen

–Ibai Zabala
“Finalaurdenetan jokatu genuen bi partidetan mendean hartu genituen baina estu estu, izan ere biotan 22-20 bukatu ziren.
Horrek esan nahi du finala orekatuta eta gogorra izango dela. Gainera frontoiaren zorua, nahiz eta apurka apurka hobetu doan, zakarra da eta horren eraginez partidua luzea suertatu daiteke.

Egorea horrek Asierrek duen armarik handiari,hots, pilotari ematen dion abiadura, oztopoa suposa diezaioke, baina Urberuagarentzat aldiz, mesedea izango da duen botea pilotari berari jartzeko errazagoa izango baitzaio.

Mendizabal-Ibai Zabala: 106-105,2-104,7 g.
Berasaluze IX-Urberuaga: 105,5-105-106,1 g.

2019-03-22

Azken albisteak

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

2026-10-18

Zabalak garaipenarekin itxi du 4 1/2 Eusko Label txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia

Zabalak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari final-laurdenetako ligako lehen jardunaldia itxi duen partida. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Bakaikoak Eskirozi irabazi dio.

Peña II.ak, Bilbon, eta Muruak, Azkoitian, lehen puntua lortu dute final-laurdenetako lehen jardunaldian

2026-10-17

Peña II.ak 22-11 gainditu du Laso Bizkaia Frontoian, eta Muruak 22-19 irabazi dio Elordiri Azkoitiko Gurean. Serie Bn, Zubizarreta III.ak 22-12 irabazi dio Salaberriari.

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

2026-10-17

P.Etxeberriak garaipenarekin ekin dio 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

P.Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari Amorebieta-Etxanon jokatu den final-laurdenetako ligako lehen partidan. Serie Bn Rekaldek eta Zubizarretak Apezetxea II.ari eta Amianori irabazi diete hurrenez hurren.

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store