Senarrek debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Ataungo 22 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta azaroaren 26an egingo du debuta Seguran.

Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren hitzetan “eskuin indartsua du, eta horri esker, tarte handia irekitzen du. Ezkerrarekin berriz, oso ondo maneiatzen du gantxoa. Buruz burukoan gustora ibiltzen den pilotaria da, eta afizionatu mailan lortu dituen emaitzak ikustea besterik ez dago”.

Bukatu gabe dagoen urte honetan, Senarrek Espainiako Txapelketa, Errege Kopa eta Joxan Tolosa torneoa irabazi ditu eskuz banaka. Gipuzkoako Ohorezko Mailako Binakako txapelduna ere bada aurrelari ataundarra pasa den asteburuan finala irabazi eta gero.

Senar Ataungo herriko pilota eskolan hasi zen jokatzen eta ondoren Lapke-ko (Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkartea) harrobian hazi zen. Beñat Senarrek, bi urterako sinatu du Baiko Pilotarekin eta azaroaren 26an egingo du debuta Seguran.

Senar eskertuta azaldu da Baikok debuta egiteko emandako aukeragatik.

2023-11-15

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store