San Fermin Torneoa uztailaren 5 eta 14 bitartean jokatuko da

4 1/2 San Fermin Torneoaren finala beti bezala uztailaren 7ko goizean ospatuko da, eta aurtengo nobedade bezala Nafarroa Arenan jokatuko da.

San Fermin Torneoa, orain arte uztailaren 7an hasten zena San Fermin 4 1/2 Torneoko finala goizean jokatu ondoren, uztailaren 5era aurreratuko da eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.

Aurten San Fermin Torneoak 11 jaialdi hartuko ditu, honela banatuta:

7/5 Ostirala22:15San Fermin TorneoaLabrit
7/6 Larunbata17:15San Fermin TorneoaLabrit
7/7 Igandea11:00Finala. 4 1/2 San Fermin TorneoaNafarroa Arena
7/7 Igandea22:15San Fermin TorneoaLabrit
7/8 Astelehena22:15San Fermin TorneoaLabrit
7/9 Asteartea22:15San Fermin TorneoaLabrit
7/10 Asteazkena22:15San Fermin TorneoaLabrit
7/11 Osteguna22:15San Fermin TorneoaLabrit
7/12 Ostirala22:15San Fermin TorneoaLabrit
7/13 Larunbata17:15San Fermin DesafioaLabrit
7/14 Igandea17:00Finala. San Fermin TorneoaLabrit

Sarrerak apirilaren 9an jarriko dira salgai, eta honako hauek izango dira:

LabritKantxa1. solairua (1-2 lerroak)1. solairua2. solairua
San Fermin Torneoa
Uztailak 5-6-7(gauez)-8-9-10-11-12-13
40 euro40 euro35 euro25 euro
Finala. San Fermin Torneoa
Uztailak 14
50 euro50 euro40 euro30 euro

4 1/2 San Fermin Torneoko finala Nafarroa Arenan

4 1/2 San Fermin Torneoko finalerako azken urteetan sarrera eskaera handia izan denez, aurten finala Nafarroa Arenan jokatzea erabaki da. Labrit pilotalekuko edukierarako sarrera-eskari handiaren ondorioz, pilotazale askok ezin zuten jaialdirako sarrerarik erosi. Gainera, aurtengo edizioan jaialdia igandez jokatuko da, jaieguna, eta, beraz, baliteke eskaera handiagoa izatea. Hori dela eta, aurten, jaialdi hau edukiera handiagoko esparru batean egitea erabaki da pilotazale gehiagok aukera izan dezaten finalaz gozatzeko.

Nafarroa ArenaKantxa
014-015
Kantxa
016-017
Errebotea
kantxa
Errebote
altua
Finala. 4 1/2 San Fermin Torneoa
Uztailak 7 (goizez)
60 euro50 euro35 euro25 euro

Autobus zerbitzua

Jaialdirako sarrera dutenei, Nafarroa Arena pilotalekura joatea errazteko, uztailaren 7ko goizean autobus zerbitzu bat ezartzeko asmoa dago.

2024-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store