SALBADOR BERGARA:”PILOTARI BATEK DUEN GUZTIA EMAN BEHAR DU KANTXAN”

Salbador Bergara, Asegarceko zuzendari teknikoa, berriro ere enpresako kirol zuzendaritzan dugu, orain gutxi arte Julian Retegik zuen tokia betez. Berak pilotarien prestakuntza fisikoa, teknikoa eta medikua daraman talde bat koordinatu beharko du horretarako hainbat teknikoen laguntza izango duelarik.
Asegarce.com berarekin bildu da enpresako kirol arloaz mintzatzeko eta honako azalpen hauek luzatu dizkigu.

– Zer moduz Asegarceko kirol zuzendaritzara egin duzun itzulera honetan?
Orain erantzukizun handiagoa daukat. Lehen Julian zen arlo honetan buru eta orain berriz neu naiz esparru honetan erantzunak eman behar dituena. Fisiko, tekniko zein mediku sailan lan egiten duen talde bat nirekin dago eta guztion artean lanari ekin diogu gauzak ahalik eta hoberen egiteko saiatzen.

– Aldaketaren bat suposatuko du hasitako bide berri honek?
Une honetan aukera batzu dauzkagu eskuetan baina erabat finkaturik dagoen egitasmoa oraindik ez dago. Hala eta guztiz ere, entrenatzeko sistiman aldaketa bat badago, hots, saioak egingo diren frontoiak zabalduko dira. Egun, Gasteizko Ogetan izaten dira entrenamendu gehienak baina hemendik aurrera hainbeste pilotalekutan ere izango dira ekitaldiak.

Lan berezia gazteekin

– Nola ikusten duzu Asegarceko pilotarien koadroa?
Nik izan diren azken fitxaketak nabarmenduko nituzke. Uste dut pilotari gazte hauekin lan egin behar dela bereziki; indar hartu, ondu, heuren burua pilotari egin… Apurka apurka eskaileran gora egin behar dute, gorantz abiatu goiko alderdian kokatu arte. Hor ditugu Arretxe II.a, Retegi BI, Diaz, Belloso aurrelariak eta atzean Argote, Mendizabal II.a, Oteiza, Apraiz eta Beobide, lan asko egin behar duten kirolariak hain zuzen ere.

– Eta Aspeko koadroarekin alderatzen badugu?
Nik nere taldearekin nahiko lan daukat eta konparaketak egiteko ez dut astirik. Ahalegin handia eta asmatu egin behar dut nire taldean eta horretan lan garrantzitsua dut. Besteetaz puntualki arduratuko naiz.

– Zer eskatuko diezu zure pilotariei?
Profesionaltasuna batez ere. Duten guztia eman behar dute kantxan. Bakoitzak dituen kualitateak kontutan izanik, jakina. Pilotazaleek pilotarien esforzu eta profesionaltasuna aintzat hartzen dute. Nik gantxuak botatzen dakien pilotari bati ez izkutatzeko eta gantxuak bota ditzala eskatuko diot beti. Hala ere batzutan esaten diezuna kantxan egitea zaila da.

– Ze kualitateak euki behar ditu handi bihurtu nahi duen pilotari batek?
Lehiakorra izan behar da. Eta horri lotuta, noski, sakatzailea, sake hartzaile ona, jotzailea eta errematean asmatzen duena. Patxi Ruizek bezalaxe pilota atzeratu, Aimarrek duen defentsa egin, erremateak Titinek egiten duen moduan bukatu eta kantxan Mtz. de Irujoren bezala lehiatu.

– Eta bukatzeko, Irujo eta Olaizola II.aren arteko partidarako iragarpenik?
Ez dut iragarpenengan sinesten. Begiratu bestela eguraldiko gizonak noiz behinka egiten dituen hutsak. Nik nahi dudana Aimarrek irabaz dezan da.

2019-03-22

Azken albisteak

Altuna III.a eta Dario finalerdietarako txartelaren bila aterako dira igandean Bilbon

2025-04-30

Altuna III.a eta Dario finalerdietarako txartelaren bila aterako dira igandean Bilbon

Igandean Bizkaia Frontoian garaipena lortzen duen pilotaria Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako azken jardunaldiari hasiera emango dio Iruñeak

2025-04-29

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako azken jardunaldiari hasiera emango dio Iruñeak

Larrazabal final-laurdenetako ligako hirugarren puntua eskuratzen saiatuko da Zabalaren aurka larunbatean Labriten.

Artola eta P.Etxeberria finalerdietako azken txartelaren bila aterako dira azkenengo jardunaldian

2025-04-27

Artola eta P.Etxeberria finalerdietako azken txartelaren bila aterako dira azkenengo jardunaldian

P.Etxeberriak 22-21 irabazi dio Elordiri Zumaian, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligan. Azken jardunaldian Artola eta P.Etxeberriaren artekoa irabazten duenak finalerdietarako txartela lortuko du. Emaitza honek Laso sailkatu du eta Elordi aukerarik gabe utzi du.

Lasok bigarren puntua lortu du final-laurdenetako ligan

2025-04-26

Lasok bigarren puntua lortu du final-laurdenetako ligan

22-13 irabazi dio Artolari Iruñeko Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako bigarren jardunaldian.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store