Salaverri II.ak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira eta beste bi urtez luzatu dute kontratua.

Atzelari errioxarrak 2016ko irailean egin zuen debuta Logroñoko Adarragan, eta profesionaletan daramatzan sei denboraldietan hiru aldiz lortu du Promozio Mailako Binakako Txapelketako finalera iristea, 2021ean txapela irabaziz.

Fuenmayorreko pilotariak eskerrak eman dizkio Baikori “aukera berri honegatik”, eta pozik azaldu da hurrengo bi urteetan “hobetzen jarraitzeko denbora” izango duelako.

Salaverri II.ak ostiral honetan bertan jokatuko du Ataunen Zubizarreta III.arekin batera eta Elizegi ordezkatuz, Exposito-Bikuña bikotearen aurka Binakako Promozio Txapelketako sailkapen ligako laugarren jardunaldiko partidan.

2022-12-13

Azken albisteak

Peña II-Iztuetak garaipena eskuratu dute lehenengo jardunaldian

2026-11-28

Peña II-Iztuetak 22-7 gainditu dituzte Artola-Albisu Lizarran. Serie Bn, Apezetxea II-Eskuzak irabazi dute.

Elordi-Bikuñak garaipenarekin estreinatu dute Binakako Txapelketa

2026-11-28

Elordi-Bikuñak garaipenarekin estreinatu dute Binakako Txapelketa

Murua-Martija 22-9 gainditu dituzte Bilboko Deportivon 2027ko Binakako Txapelketaren hasieran. Serie Bn Dario-Lozak 22-10 irabazi dute Baños de Rio Tobian, eta Amiano-Arangurenek 22-11 Bilbon.

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store