Pilotazaleak aho bete hortz Labriten

Txundituta gelditu dira frontoia bete duten pilotazaleak eta sarritan, zutik txalotu dituzte lau protagonistek eskaini dituzten jokaldi itzelak.
Beginok partida aparta egin du; Auzako pilotariak errebote inguruetara pilotakada sorta ederra bota ditu Apraiz estutuz, eta gainera Olaizola II.ari maiz kendu dio airea.

Bengoetxea VI.ak ere, txapela kentzeko moduko neurketa egin du. Leitzako aurrelariak 11 tanto gauzatu ditu eta defentsan ezinhobe aritu da.

Olaizola II.ak bere markako erremateak gehitu dizkio ikuskizunari publikoaren gozamenerako.Txapeldunak 12 tanto sartu ditu poltsikoan.

Datuak: 63 min.
541 pilotakadak.
Olaizola II: sakez bat ere ez, 12 tanto, 3 huts.
Bengoetxea VI: sakez 3, 11 tanto, 2 huts.
Apraiz: 4 huts.
Begino: 3 tanto, 4 huts. 1-0 1-1 7-1 9-7 10-12 12-19 17-19 18-22.

Pilotazaleak aho bete hortz Labriten

2019-03-22

Azken albisteak

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

2026-04-24

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

Asier Agirrek haustura miotendinosoa du eskuineko dortsalean

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store