Asegarce.com-aren bitartez sarrerak erreserbatu dituzten pilotazaleen artean dagokion zozketa egin eta gero Asegarceko elastiko ofiziala Nafarroako Biana herriko Jose Antonio Martinez Martinezen eskuetara joan da.
Pilotazale zortedunak Olaizola II.aren alea eskatu du, beraz, datorren larunbatean, hilak 20, Iruñako Labrit pilotalekuan lau t´erdiko txapelketako finalaurreko partiduan Nagoreren kontra jokatuko duen Aimar Olaizolak berak emango dio opari preziatua gure lagun nafarrari. Zorionak Jose Antonio eta ondo disfrutatu.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA