Pilotabizi Pilotazaleen Elkarteari zuzendutako oharra

Pilotabizi Pilotazaleen Elkarteari,

Bilbo, 2020ko irailaren 25a

Atzo burofaxez aurkeztu eta komunikabideetara lehenago zabaldu zen idatzia dela eta, Baiko Pilotak honako hau adierazi nahi dizue:

1. Baiko Pilotak deitoratu egiten du Pilotabizi Pilotarien Elkarteak publikoki batzuen alde agertu eta jokatzea, gure erakundeko norbaitekin harremanetan jarri ere egin gabe eta aldez aurretik gertaeren gure bertsioa ezagutu gabe.
Nekez izan daiteke edozein gai edo eztabaidari buruzko iritzi arrazoitu eta justurik jokoan dauden alderdien bertsio desberdinak modu fidagarrian ezagutu gabe.

2. Zentzu horretan, Baiko Pilotak uste du zuek darabilzuen gertakarien bertsioak hasierako akats larria duela: zuen idatzian aipatzen dituzuen pilotari gehienak gaur egun Baiko Pilotako plantillakoak ez izatea ez da enpresaren erabakiz izan, baizik eta pilotarien erabakiz; izan ere, ekonomikoki nahikoak ez direlakoan atzera bota dituzten berritze-eskaintzak izan dituzte eskuetan, eta hori, bizi dugun krisi ekonomiko larriaren testuingurua kontuan izan gabe.

3. Pilota profesionala, oro har, eta Baiko Pilota, bereziki, pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioak pairatzen ari dira, bere etorkizun hurbila arriskuan jartzeraino. Hala ere, Baiko Pilotak sinatutako kontratuei erantzuten jarraitzen du, langileekiko soldata-betebeharrak betetzen ditu eta ez du kaleratzerik egin. Era berean, dagozkion zergak ordaintzen ditu, eta horietatik zati bat eskola pilota edo pilota afizionatua garatzeko diru-laguntza gisa itzuliko delakoan gaude. Eta hori guztia, orain arte diru-laguntzarik jaso gabe.

4. Mundu mailako kirol profesional guztiak, baita pilota profesionala ere, kirolarien plantillen txandatze-sisteman oinarritzen dira, atsegin ala ez. Hau da, pilota eskoletako pilotari gazteek profesional gisa debuta egin ahal izateko, beste pilotari batzuk utzi behar dute tokia, euren erabakiz, kirol ikuskizunaren behar izanengatik edo adinagatik, erakundeetan hala erabakitzen bada. Hala izan da, eta hala izango da aurrerantzean ere, munduko edozein lekutako kirol profesionalari lotuta baitago. Honen harira, afizionatu mailako klubetako pilotari gazteak gure teknikariekin lanean ari dira maila profesionalera jauzi egin ahal izateko.

5. Baiko Pilotak zuen idatzian erakutsi duzuen interesa eskertu nahi du, baina gogorarazi nahi dizue hizpide dugun gaia lan-arlokoa dela eta legearen arabera ebatzi behar dela, enpresaren barne-eremuaren barruan eta enpresak lehendik dituen elkarrizketa-bideen bitartez, eta, jakina, kanpo-interferentzien presioak alde batera utzita.

6. Amaitzeko, Baiko Pilotak azpimarratu nahi dizue, dagoeneko ezagutzen duzuen arren, asko direla denboraldian zehar pilotako klub, eskola eta federazioekin egiten dituen ekintzak. Adibidez: pilotak banatzea, partidetarako sarrerak oparitzea, pilota egunak eta jaialdiak antolatzea, pilotariak promozio ekitaldietara joatea, etab.

Nahi duenak, beti aurkituko gaitu Euskal pilota sustatzeko eta bultzatzeko bidean.

2020/09/28

Azken albisteak

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

2026/03/20

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

Igande honetan hasiko da kanporaketa fasea Zumarragan, eta final-zortzirenak apirilaren 3an hasiko dira Bastidan.

Peña II-Salaverri II.a eta Murua-Gabirondo Binakako Serie B Txapelketako txapelaren lehian arituko dira

2026/03/18

Salaverri II.ak, eskuko mina gaindituta, eta Peña II.ak, Murua-Gabirondoren aurka jokatuko dute larunbat honetan Bergaran

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

2026/03/17

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

Nafarroa Arenako finalak Binakako Txapelketari amaiera emango dio Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia bikoteen arteko neurketarekin.

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

2026/03/15

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

Laso-Albisuk Elordi-Zabaletari irabazi diete Logroñon eta Nafarroa Arenako finalerako txartela lortu dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store