Pilota profesionala Labritera itzuliko da asteburu honetan Masters Caixabanken eskutik

CaixaBank Masterseko lehen jardunaldiaren ostean, eskupilota, jardunaldi bikoitzarekin helduko da Nafarroara asteburu honetan. Duela lau hilabete arte bizitako arratsalde magikoak pilotazaleei itzultzeko ilusioarekin, Labrit pilotalekuak jaialdi bana hartuko du larunbatean eta igandean. 

Iruñeko Caixabanken bulegoetan atzo egin zuten aurkezpenak zaleen artean suspertzen ari den giro hori sortu nahi izan zuen. Han izan ziren Baiko Pilota eta Aspeko ordezkariak, Isabel Moreno Caixabankeko Nafarroako, Aragoiko eta Errioxako lurralde-zuzendaria eta baita pilotariak ere. Lehenengo jardunaldian hartutako osasun-neurriak egokiak izan zirela kontuan hartuta, atzoko ekitaldian ikusleei pilotalekuetara lasaitasun osoz joateko deia egin zitzaien.  

2020-07-03

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store