PILOTA MUNDUAN ERREBOTE MUGIKOR BAKARRA PLENTZIAN IZANGO DA

Bizkaiko Plentziako herriko Jai Alai pilotalekuak errebote mugikorra edukiko du datorren igandetik aurrera beharrik izanez gero egun dauzkan 54 erremintarako metroetatik eskupilotarako 41 metroetara egokitzeko.

Sabaian dagoen eskuadra moduko errail baten bitartez kontrakantxako ardatz bertikalean dauden beirazko xafla batzu kantxako ardatz bertikalera eramaten dira. Jarraian sistima berezi batez hamar xafla horiek zorua ikutu arte jaisten dira eta hori gertatzen denean bentosa lerro batek zoruari eusten dio errebotea, behar bezalako irmotasuna izan dezan.

Plentziako Udalak datorren igandean, hilak 22, 12:00 etan aurkeztuko du errebote berezi hau sarrera dohanik izango den ekitaldian. Inguruetako afizionatu mailako pilotariek jokatuko duten partiduaz inauguratuko da errebote mugikorra.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store