PILOTA AUKERAKETAK LOGROÑON ETA TOLOSAN

Asteburu honetako geratzen ziren pilota aukeraketak gauzatu dira gaur Logroñon zein Tolosan.
Titin III.a-Pascual eta Saralegi-Apraiz Adarraga pilotalekura hurbildu dira igandean jokatuko duten Binakako Txapelketako ligaren partiduko pilotak aukeratzera.
Materialarekin ez da arazo bat ere izan eta bi bikoteak konforme geratu dira hautatzaileak prestaturiko otarrearekin.

Titin III.ak eta Pascualek 106,2, 105,5 eta 105,3 gramoko pilotak hautatu dituzte; aurkarienekin alderatuta biziagoak eta bote handiagoa dutenak hain zuzen ere.
Saralegik eta Apraizek aldiz, 106,6, 106,2 eta 104,9 gramokoak hartu dituzte.

Tolosan elurra ari zen bitartean, Olaizola II-Mendizabal II.ak eta Xala-Zubietak materiala bereiztu dute. Asegarcekoek frontisetik gutxi atera baina zoruan ondo dabiltzan pilotak aukeratu dituzte.

Olaizola II.a-Mendizabal II.a: 105,7-105,3-105,2 gr.
Xala-Zubieta: 104,3-105,4-104,8 gr.

PILOTA AUKERAKETAK LOGROÑON ETA TOLOSAN

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store