PATXI RUIZ ETA XALAK ARAZORIK GABE HAUTATU DITUZTE PILOTAK IRUÑAN

Iruñako Labrit pilotalekuan eguerdian zuten hitzordua Patxi Ruiz eta Xalak datorren larunbatean lau t ´erdiko txapelketako partidu garrantzitsurako pilotak aukeratzeko.
Patxik 103,8 eta 104,9 gramotako pilotak hautatu ditu eta Xalak berriz, 102,2 eta 105,1ekoak.
Patxiren pilota bat apur bat biziagoa omen da eta Xalarenak arruntak ei dira, bat larrubueltakoa delarik.
Ez da inolako arazorik izan otarrean topatu duten materialarekin.

PATXI RUIZ ETA XALAK ARAZORIK GABE HAUTATU DITUZTE PILOTAK IRUÑAN

2019-03-22

Iruñako Labrit pilotalekuan eguerdian zuten hitzordua Patxi Ruiz eta Xalak datorren larunbatean lau t ´erdiko txapelketako partidu garrantzitsurako pilotak aukeratzeko.
Patxik 103,8 eta 104,9 gramotako pilotak hautatu ditu eta Xalak berriz, 102,2 eta 105,1ekoak.
Patxiren pilota bat apur bat biziagoa omen da eta Xalarenak arruntak ei dira, bat larrubueltakoa delarik.
Ez da inolako arazorik izan otarrean topatu duten materialarekin.


Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store