PATXI RUIZ ETA DEL REYK ASTEASUN 41/2 KO TXAPELKETARI HASIERA EMANGO DIOTE

Patxi Ruiz eta Del Reyk gaur gauean Asteasun 2005ko Lau eta erdiko Txapelketari hasiera emango diote. Txapelketa honetan hogei pilotari denboraldiko lehen txapelaren bila ibiliko dira iaz Aimar Olaizolak lortu zuena hain zuzen ere.
Lehiaketarako Lizarrakoak pilota gogorrak eta behetik gehiago dabiltzanak hartu zituen, 106.7 eta 104.3 gramokoak. Del Reyk berriz, pilota maneiagarriagoak nahiago izan zituen eta 104.1 y 106 gramokoak aukeratu zituen.
Jaialdia gaueko 22:30etan hasiko da txapelketaren norgehiagokarekin eta Unanue-Otxandorena eta Berasaluze VIII-Zearraren arteko lehia batekin amaituko da. Partidu biak ETB 1etik zuzenean ikusiko dira.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store