PATXI RUIZ: “ATSEGIN DUT LAU ETA ERDIKOA”

Abel Barriola eta Patxi Ruiz Bergarako udal pilotalekuan bildu dira gaur goizean datorren igandean jokatuko duten EPELen Lau eta Erdiko txapelketako finalaurdenetako partidarako pilotak aukeratzeko.
Abelek araudiak azaltzen dituen 15 minutu agortu ditu hori egiteko eta berak hartu dituen pilotak pixka bat arinagoak diren bitartean Patxirenak zama haundiagokoak omen dira. Laurak Punparenak dia.

Barriola: 102,5-103,7 gramo.
Patxi Ruiz: 105,4-106,8 gramo.

Retegi, aholkularia

Igandeko partiduaz itaunduta zera dio Lizarrakoak “Irrikitan nago partidua jokatzeko. Lau eta Erdiko lehiaketa atsegin dut; ematen den abiadura, mugimenduak, anguloak bilatzea, guzti hori asko gustazten zait. Espero dut kanporaketa gaindiztea eta horrela finalerdiko ligaxkan sartzea, Abelen baimenaz jakina”.

Botilleroari buruz, aholkulari berria izango du Patxik “kaiolan”, “Retegi izango da aulkian. Andra Mari Zurian Irujoren kontrako banakako partidan oso ondo aritu ginen, nahiz eta lesioa sortu. Batzutan presioa sartzen dizu baina hori beharrezkoa da askotan. Gainera Julianek partiduetako zehaztasun guztiak menpean hartzen ditu”.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store