PALENTZIAK GAZTELA ETA LEONGO III. TORNEOAREN LEHENENGO KANPORAKETA HARTUKO DU

Datorren larunbateko 17:15 etan eta Palentziako La Ensenada pilotalekuan, Profesional mailako Eskuz Binakako Gaztela eta Leongo III. Torneoari dagokion finalaurdenetako Koka-Patxi Ruiz eta Berasaluze VIII.a -Zearra partidua izango da.

Torneo honetako egutegia gaur eguerdian aurkeztu da Palenciako Udaletxean bertako alkatea den Heliodoro Gallego ekitaldiaren buru zela. Berarekin batera, kirol zinegotzia den Celso Mellado, Asegarceko gerentea den Iñigo Salvidea eta Alejandro García, Iscarreko alkatea izan dira.

Parte hartzen duten pilotari guztiak bertan izan dira eta aipatutakoetaz gainera, Olaizola I.a, Peñagarikano, Esain eta Beloki ere egon dira.

Txapelketako patidu guztiak TVE 1k zuzenean eskainiko ditu, Euskal Erkidego Autonomoa, Nafarroa eta Errioxan. Erretransmisio diferitua eskainiko du TVE 1k Gaztela eta Leon erkidegoan zehazteke dagoen ordutegian. Informazio hori gauzatzen denean, www.asegarce.com orrialdean ikusi ahal izango duzue.

Torneoko egutegi osoa,”Txapelketako egutegia” sailan duzue.

2019-03-22

Azken albisteak

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store