PABLO ETA ARITZ ORAINDIK SAILKAPENAREN TRENEAN

Pablo Berasaluzek eta Aritz Beginok Binakako Txapelketako finalerdietan sailkatzeko oso baliotsua den puntu bat lortu dituzte gaur Labriten Mtz. de Irujo eta Beroiz 20-22 irabazita.

Emozioz beteriko neurketa izan da eta azken tantuak arte garailea nor izango zen ez da aurre ikusi. Partidu ona izan da eta norbait nabarmentzekotan Begino izan da. Auzako pilotari gazte puskak pilotakada apartak eman ditu, Mtz. de Irujori airea kenduz eta partiduko denbora gehienean Beroiz erreboteko inguruan behartuta.
Berasaluze VIII.a boladaka azaldu da urduritasunak jota, baina azken txanpan erabakigarriak izan diren tantuak gauzatu ditu.
Irujok pilota egokiak izan dituenean ederto astindu du baina huts batzuk ere egin ditu.
Beroiz beste aldietan baina baxuagoa agertu da nahiz eta errebote bat lortu.

2019-03-22

Azken albisteak

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store