OTXANDORENAK EZ DU URRETXUN JOKATZERIK IZANGO

Iñaki Otxandorekak ezin izango du ostiral honetan Urretxun izango den Binakako Txapelketako partiduan jokatu, bi eskuetan min daukalako.
Mugairiarrak arratsaldez pilota aukeraketa gauzatzen ari zela aproba egin du eta partidua forma egokian jokatzeko gai ez dela konturatu da.
Bere tokia Ibai zabalak beteko du.

Saralegik bi urtetarako berritu du kontratua

Asegarceko zuzendaritzarekin bat egin eta gero, Ekaitz Saralegik kontratua bi urtetarako berriztatzeko ados egin du, beraz, 2010ko otsailaren 24erarte izango da Bilboko enpresako plantilian.

Bestalde gaur, bi pilota aukeraketa izan dira; bat Iruñan eta beste bat Urretxun.
Labriten Mtz. de Irujo-Beroizek eta Berasaluze VIII-Beginok bat egin dute materiala bereizteko. Bi bikoteek printzipioz ez dute inongo eragozpenik jarri. Aritz Beginok kazetarien galderei erantzu die eta beste gauzen artean zera esan du: Gure pilotak azpitik ondo doazenetarikoak dira eta haienak bote dutenak dira. Bizirik jarraitzeko partidua irabazi behar dugu. Eurak bikote sendoa osatzen dute, baina Idiazabalen bezain ondo jokatzen badugu irabaz diezaiekegu.

Mtz. de Irujo-Beroiz: 104,5-104,6-105,3 gr.
Berasaluze VIII.a-Begino: 105-105,4-105,9 gr.

Arratsaldez Urretxun, Gonzalez-Laskurainek eta Bengoetxea VI.a eta Otxandorenak -nahiz eta honen ordez Ibai Zabalak jokatuko duen- pilotak bereiztu ditutuzte. Hemen ere ez da inolako arazorik izan eta bi bikoteak konforme geratu dira.
Asegarceko bikoaren pilota sortan frontisetik ederto ateratzen diren bi pilota eta motelagoa den beste bat daude.

Gonzalez-Laskurain: 106-106,9-106,9 gr.
Bengoetxea VI.a-Ibai Zabala: 105,9-105,9-105,6 gr.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

2026-08-26

Laso-Iztuetak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute ostiralean Aste Nagusia Torneoko finala

Lasok eta Iztuetak 22-16 gainditu dituzte Artola-Mariezkurrena II.a Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta atzo sailkatu ziren Elordi-Zabaletaren aurka jokatuko dute ostiraleko finala.

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

2026-08-25

Elordi-Zabaleta Aste Nagusia Torneoko finalerako sailkatu dira

22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Rezusta Bizkaia Frontoian jokatutako finalerdian, eta ostiraleko finalean izango dira. Serie Bn, Murua-Aldabe sailkatu dira Rekalde-Eskuzari 22-19 irabazi ondoren.

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store