Ostegun honetan San Fermin Torneorako sarrera eskaintza handituko da

Ostegunean, apirilak 17, eguerdiko 14:00etan, San Fermin Torneorako eta 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerako sarrera gehiago jarriko dira salgai

Joan den apirilaren 10ean salgai jarri ziren lehen sarrerak ia agortuta daudelarik, ostegun honetan San Fermin Torneorako eta 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerako sarrera gehiago aterako dira. Aurten ere eskaria handitu egin da, bai San Fermin Torneorako, bai uztailaren 7an Nafarroa Arenan jokatuko den 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerako. Pilotazaleek inoiz baino hobeto erantzun dute salmentaren lehen egun hauetan, eta, horregatik, sarrera gehiagoren eskaintza iaz baino hilabete lehenago handitu da.

Sarrerak ostegun honetan jarriko dira salgai entradasfronton atarian.

2025-04-15

Azken albisteak

Laso-Martija garaipenarekin estreinatu dira CaixaBank Serie A Mastersean

2026-07-25

Laso-Martija garaipenarekin estreinatu dira CaixaBank Serie A Mastersean

Laso-Martijak 22-19 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Luzaiden, CaixaBank Masterseko beraien lehen partidan. Serie Bn Peña II-Lozak (22-14) irabazi dute Luzaiden, eta P.Etxeberria-Landak (22-14) eta Jaka-Eskuzak (22-15) Laudion.

Artola-Rezustak eta Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin ekin diote CaixaBank Mastersari

2026-07-19

Artola-Rezustak eta Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin ekin diote CaixaBank Mastersari

Artola-Rezustak 22-17 irabazi diete Ezkurdia-Albisuri Barakaldon, eta Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-18 gainditu dituzte Larrazabal-Zabaleta Otxandion. Serie Bn, Jaka-Eskuzak eta Murua-Eskirozek lortu dute garaipena.

P.Etxeberria-Iztuetak garaipena lortu dute CaixaBank Serie A Mastersaren hasieran

2026-07-18

P.Etxeberria-Iztuetak garaipena lortu dute CaixaBank Serie A Mastersaren hasieran

P.Etxeberria-Iztuetak 22-6 gainditu dituzte Altuna III-Imaz CaixaBank Serie A Masterseko lehen partidan.

Laso-Iztuetak P.Etxeberria-Zabaleta izango dituzte aurrez aurre San Fermin Torneoko finalean

2026-07-12

Laso-Iztuetak P.Etxeberria-Zabaleta izango dituzte aurrez aurre San Fermin Torneoko finalean

P.Etxeberria-Zabaletak 22-9 irabazi diete Altuna III-Martijari finalerdietako ligako azken jardunaldian, eta Laso-Iztuetarekin neurtuko dituzte indarrak San Fermin Torneoko finalean. Serie B Torneoko finala atzo sailkatutako Senar-Lizeagak, eta gaur irabazi duten Peña II-Ugartemendiak, jokatuko dute.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store