ONGI ETORRI HODEI

Gaixotasun batek jota ia bi urte frontoietatik kanpo egon ondoren, Hodei Beobide berriro ere azaldu da kantxan Tolosako Beotibar pilotalekuan hain zuzen ere.
Publikoak txalo bero batez hartu du Ubideako pilotaria jaialdiko gainerako pilotariak alboan zeukala. Ondoren Asegarceko pilotari guztien partetik bere aitak txapel bat eman dio hunkituta zegoen semeari, bordado hau azalduz: BIZITZAKO TXAPELKETA GOGORRENARI AURRE EGITEAGATIK –TXAPELDUN.
Hainbeste denbora jokatu barik arren txukun aritu da Asegarceko pilotaria nahiz eta huts batzu egin eta pilotari jartzea zaila izan zaion.

ONGI ETORRI HODEI

2013-02-26

Azken albisteak

Laso-Landari ihes egin die garaipenak San Mateo Torneoan

2026-09-23

Laso-Landari ihes egin die garaipenak San Mateo Torneoan

Laso-Landak tanto bakarreko aldearekin galdu dute Dario-Zabaletaren aurka, eta ostiralean sailkapena izango dute jokoan Ezkurdia-Martijaren aurka. Serie Bn, Senar-Imazek 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri.

Jaka-Mariezkurrena II.ak tanto bakarragatik galdu dute San Mateo Torneoan

2026-09-22

Jaka-Mariezkurrena II.ak tanto bakarragatik galdu dute San Mateo Torneoan

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-21 galdu dute Zabala-Rezustaren aurka Torneoan. Serie Bn, Amiano-Eskirozek 22-14 gainditu dituzte Peña II-Salaverri II.a.

Ezkurdia-Martijak garaipena lortu dute San Mateo Torneoan

2026-09-21

Ezkurdia-Martijak garaipena lortu dute San Mateo Torneoan

Ezkurdia-Martijak 22-15 irabazi diete Dario-Zabaletari eta lehen puntua eskuratu dute. Serie Bn, P.Etxeberria-Lozak 22-11 gainditu dituzte Salaberria-Gaskue.

Larrazabal-Iztuetak garaipenarekin ekin diote San Mateo Torneoko finalerdietako ligari

2026-09-20

Larrazabal-Iztuetak garaipenarekin ekin diote San Mateo Torneoko finalerdietako ligari

Larrazabal-Iztuetak 22-10 irabazi diete Zabala-Rezustari finalerdietako liga hasieran. Serie Bn, Elordi-Eskuzak 22-10 gainditu dituzte Amiano-Eskiroz.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store