OLAIZOLATARRAK TXAPELKETAN

Olaizola anaiak lau t´erdiko txapelketan sartuko dira datorren ihardunaldian. Aimar Barakaldes pilotalekuan agertuko da datorren larunbatean, urriak 23, 17:00 etatik aurrera Gonzalezen aurka lehenengo kanporaketa erabakitzeko. Goizuetako aurrelari argiak sanmateotan jasandako orkatilaren bihurriketa gainditu du eta prest dago aurtengo lau t´erdiko txapelketan aurrera egiteko.
Asierrek aldiz, egun berezian egingo du debuta txapelketan, Gernikako Urriko Azken Astelehenean hain zuzen ere. Anai nagusiak Chafeeren aurka neurtu behar izango ditu indarrak Santanape pilotalekuan gabeko hamaiketan.
Barakaldoko aukeraketa bihar, asteazkena, arratsaldeko lauretan izango da. Gernikakoa berriz, ostiralean goizeko hamaika t´erdietan.

OLAIZOLATARRAK TXAPELKETAN

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store