Olaizola II-Zabaleta eta Altuna III-Imaz garaile zortzigarren jardunaldiaren hasieran

CaixaBank Masterseko zortzigarren jardunaldiari hasiera eman diote gaur arratsaldean Irurtzunen eta Oiartzunen.

Irurtzungo Biaizpe frontoian Olaizola II-Zabaletak aise gainditu dituzte Bengoetxea VI-Martija. Garaipen honekin, bosgarren puntua eskuratu dute Aimarrek eta Zabaletak. Oinatzek eta Martijak ordea, nahiz eta hauek ere bost puntu dituzten sailkapenean, asteburuko partida biak galdu ondoren irakurketa ilunagoa egingo dute.

Launako berdinketara arte, partida nahiko parekatua joan da Irurtzunen. Hortik aurrera ordea goitik behera aldatu da markagailua. Olaizola II-Zabaletak 16-4koa jarri dute kolpean eta partida erabakita utzi dute. Azkenengo emaitza 22-9 izan da Olaizola II-Zabaletaren alde. 350 pilotakada izan dira guztira 41 minutu iraun duen partidan.

Oiartzunen alde txikiagoarekin irabazi dute Altuna III-Imazek Ezkurdia-Arangurenen aurka. Hobeto esanda alde txikienarekin irabazi dute, 21-22.
Partida ikusgarria eskaini dute lau pilotariek Oiartzunen zaleen gozamenerako. 768 pilotakada jo dituzte guztira ordu bat eta ia berrogei minutu iraun duen partidan.
Altunak hamar tanto egin ditu eta sei galdu, eta Ezkurdiak zazpi egin ditu eta lau galdu. Atzean, Imazek hiru egin eta hiru galdu, eta Arangurenek, bost egin ditu eta bost galdu.

Partidaren azkenengo emaitzak bestelakorik adierazten badu ere, Ezkurdia eta Aranguren 6-0 aurreratu dira markagailuan. Urdinek gogotik egin behar izan dute lan parean jartzeko (10-10). Hortik aurrera tarteak txikiagoak izan dira, gehienez lau tantokoak, eta amaieran berdinketak izan dira nagusi (17-17, 18-18, 21-21). Azkenean Altuna III-Imazentzat garaipena eta puntua.

2020-08-09

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store