Olaizola II-Urrutikoetxeak ezin izan dute Eskuz Binakako Txapelketa borobildu (13-22)

Gaur arratsaldean Bizkaia Frontoian jokatu duten Eskuz Binakako txapelketako finalean 13-22 galdu dute Olaizola II-Urrutikoetxeak Ezkurdia-Martijaren aurka.
Tanto gogorrak jokatu dituzte lau pilotariek eta orotara 900 pilotakada jo dituzte.
Markagailuan berdinketa ugari izan dira partidaren hasieran (3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7), baina urdinek 9 tanto egin dituzte jarraian eta partida haustea lortu dute. Azkenean, garaipena eta Eskuz Binakako txapela Ezkurdia eta Martijarentzat.
Aurreneko partidan, Peña II-Ladis Galarzak 15-22 irabazi dute Dario-Salaverri II.aren aurka. Eta hirugarren eta azken partidan, Larrazabal-Urretabizkaia II.ak 12-18 garaitu dituzte Egiguren V-Tolosa.

Emaitza: Olaizola II-Urrutikoetxea 13-22 Ezkurdia-Martija
Partidaren iraupena: Ordu 1 eta 26 minutu
Pilotakadak: 900
Berdinketak: 3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7
Gorriz (Olaizola II-Urrutikoetxea): 4 tanto egin dituzte eta 9 galdu
Urdinez (Ezkurdia-Martija): 13 tanto egin dituzte eta 9 galdu
Lehenengo partida: Dario-Salaverri II 15-22 Peña II-Ladis Galarza
Hirugarren partida: Egiguren V-Tolosa 12-18 Larrazabal-Urretabizkaia II

2020-12-08

Azken albisteak

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

2026-10-25

Peña II.a azken jardunaldian saiatuko da txartela lortzen

Gaur arratsaldean Logroñoko Adarragan Zabalaren aurka galdu eta gero, final-laurdenetako azken jardunaldian garaipena lortu beharko du Altuna III.aren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzeko. Serie Bn, Zubizarreta III.ak irabazi egin dio Rekalderi, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

2026-10-24

Lasok berriro galdu du eta finalerdietarako txartela zaildu zaio

Lasok 22-13 galdu du Altuna III.aren aurka Donostian eta finalerdietatik urrunago dago, nahiz eta oraindik aukerak dituen. Iruñeko Labriten, Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari. Eta Serie Bn, Salaberriak Iruñean eta Bakaikoak Ataunen garaipena lortu dute.

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

2026-10-23

P.Etxeberriak bigarren puntua eskuratu du final-laurdenetako ligan

P.Etxeberriak 22-13 irabazi dio Muruari final-laurdenetako bigarren jardunaldiaren hasieran, Tafallan. Serie Bn, Amianok Eskiroz gainditu du.

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-10-22

Jakak Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Erik Jaka akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store